XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MILAFRANGA

Bi heriotze gerlan. - Soldadoen berriak chuhur ditugu. Bizkitartean zonbeiten berriak Afrika-tik jin zaizkigu. Bertze batzuenak hitsago Frantzia-ko gudu tokietarik.

Benoit d ' Arcangues, Miotzeko nausiaren semea, gizon bat maitagarri bezen jite handikoa, Normandiako gudu borthitz hartan kolpatu zen eta azken hatsa Le Mans-eko ospitalean eman du. Bere eginbidea baino gehiago egin nahiz, ororen aintzinean zen etsaiaren harat hunaten berri emaiteko. Hura zen St-Cyr eskolako aintzindari gaztetan lehena Afrika jo zuena. Baditu lau aneia, oro soldado, bia gerlako untzietan, aintzindari bertze bat Afrikan, laugarrena Frantzian.

Pierre Larrue Elizabidekoaren suhia, mediku gisa Frantzia barneko armadan sarturik heriotzea atzeman du Riberac hiriko inguruan. Alemanak frantses jauntzian bide gainean kausitu: tiroz sabelean kolpaturik hil da ospitalean. Haren koinata, Pierre Larrue Elizabidekoaren semea ere kolpatu zuten, bainan hunen berriak hobeak dira. Sendatzeko bidean dago. Galtze handia, holako bi gizon ezin baliosagoak eta maitatuak.

Miotzeko eta Elizabideko familiek har bitzate hemen Herriak zor diozkaten dolumenak.